Udalak ez die akordioa lortzeko proposamenik egin oraindik, Soreasuko arduradunei. Hala ere, akordioa lortzeko aukerak badirela uste dute arduradunek.
Zine emanaldiak ostiralean hasiko dira American pie 3 filmarekin. Zine Foruma, berriz, urriaren 10ean hasiko da. Film emanaldiak azaroaren 3an amaituko dira, orduan, antzerkia hasiko baita, Antzerki Topaketak.
Zine forum-eko emanaldiak urriaren 10ean eta 24an behintzat izango dira. 10ean Dolls filma emango dute, eta 24an Lejos del cielo.
Akordiorako esperantza
Soreasuko arduradunek Udalarekin akordioa lortzeko esperantza badute. Hiru bat proposamen egingo zizkietela agindu zien Udalak, hiruren artean erabakitzeko. Urtarrila inguruan akordioa lortuta izateko esperantza daukate.