Iraurgi saskibaloi taldeak Alberto Alberdi euskal jatorriko amerikarra fitxatu du

Uztarria.eus 2003ko ira. 30a, 18:09

Alberdik dagoeneko jokatu du Iraurgirekin

Iraurgi Jostaldi kirolak taldeak Alberto Alberdi amerikarra fitxatu du base-eskolta bezala jokatzeko. 1,85 neurtzen du, eta 1980an jaioa da (23 urte eginda edo egiteko, beraz).

New Haven unibertsitateko taldean jokatzen zuen Alberdik, Amerikako Estatu Batuetako unibertsitateen ligan. Joan den asteburuan, aldiz, azpeitiarrekin jokatuko zuen, lehen aldiz. Loiun jokatuko zuen bere lehen partida Iraurgikoekin, Urdanetaren kontra.

Bere gurasoak Andoaingoak izanik, orain hantxe du bizilekua Alberdik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide