Gipuzkoako kluben arteko pilota txapelketan bederatzi bikote egongo dira, Ilunpe elkartekoak

Uztarria.eus 2003ko urr. 3a, 18:10

Gaur ostirala (urriak 3) jokatuko dira lehen partidak, Frontoi txikian, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Kadeteen eta seniorren partida bana jokatuko da gaur, ostiralean. Kadeteetan Lizartzako San Esteban taldea izango dute lehenengo aurkaria, eta Beobide eta Yeregik jokatuko dute Ilumpe taldearen izenean.

Seniorretan berriz, Tolosaldeko Aurrera Sayaz taldea izango da kontrarioa, eta Zelaia eta Astigarraga azpeitiarrek jokatuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide