Isolamendu politikoaren aurka, sakabanaketari ez!

Askatasuna 2003ko urr. 8a, 12:10

2003ko irailaren 27tik urriaren 11ra, Euskal preso politikoen kolektibo osoak, borroka batua eramango du: zeldetatik ateratzeari uko egitea.

Frantziar eta espainiar presondegietan dauden 700 euskal preso politikoak, gobernu hauen bortxaketa eta erasoaldien biktimak dira. Baina, euskal preso politikoen kolektiboak egunero jasaten duten sekulako errepresioari aurre egiten dio azken urte hauetan, eta horretan segituko du. Kolektiboa duela hogei eta bost urte sortu zen. Frantziar eta espainiar estatuek, errepresio molde berriak asmatu dituzte gure herritarren kontra: betirako presondegi zigorrak, baldintzapeko askatasunaren ukatzea, ikasketak segitzeko debekua, gure hizkuntza mintzatzeko debekua, kolpeak, sakabanaketa, isolamendua, urruntzea... Haien eskubideak urratuak dira, euskal preso politikoen kolektiboa desagertarazi eta euskal preso politikoak sustsitzeko helburuarekin.

Argi izan behar dugu euskal jendarte osoaren aurkako erasoa eramaten dutela frantziar eta espainiar gobernuek, euskal preso politikoen aurka aritzen diralarik. Horregatik, salbuespen egoera eta arbitraioaren aurka eramaten duten borroka gurean egin behar dugu. Sekula jasan ez dugun egoera errepresibo honen aurrean, heldu diren hilabeteetan, eztabaida eta hausnarketa prozesu nazionala eraman behar dugu, elkarrekin lan egiteko eta gure borroka euskal preso politikoenarekin lotzeko.

Isolamendu politikoaren aurka, sakabanaketari ez! Euskal Presoak Euskal Herrira!

Datorren ostiralean, urriaren 10ean, manifestazioa egingo da herrian arratsaldeko 19:30ean abiatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide