Trenaren museoak bihar IX. urteurrena beteko du

Uztarria.com 2003ko urr. 10a, 14:10

30 bat lagun etoriiko dira Portugaletik

Euskal Burnibidearen Museoak, Trenaren museoak, bihar bere irekieraren IX. urteurrena beteko du. Hori dela eta, bidaiarientzako bi tren gehiago egoteaz gain Amigos del Ferrocarril de la Peninsula Iberica elkarteko kideak etorriko dira museoaren urteurrena dela eta.

Juanjo Olaizolak, Euskal Burnibidearen Museoko zuzendariak biharko egunez, urriaren 11an, larunbateroko "ohiko trenez" gain bihar beste bi tren gehiago egongo direla jakinarazi digu. Tren hauek Lasaorako bidaia egingo dute, eta horietatik bi goizean (11:30ean eta 12:30ean) ibiliko dira, eta beste bi arratsaldean (17:00etan eta 18:00etan).

Tren hauez gain merkantzi tren batek ere egingo du bueltatxoa Lasaotik. Hain zuzen ere, Zugaztieta 1888 urteko tren makinak. Bidaia eguerdiko 13:15ean egingo du Zugaztieta tren makinak.

Bestalde, baporezko garabia eta tranbia ere martxan jarriko dituzte museoan. Olaizolak dioenez, "baporezko garabia eta tranbiak lau bidai egingo dituzte: 10:30ean, 13:30ean, 16:00ean eta 19:00ean". Bidaia horiek ez dira Lasaoko geltokira joango, museo barruan dauden bide desberdinetan ibiliko dira.

Bisitariak urteurrena ospatzera

Biharko ospakizunak direla eta Amigos del Ferocarril de la Peninsula Iberica elkarteko jendea ere Azpeitira etorriko da. Olaizolak adierazi duenez: "momentuz Portugaletik 30 bat lagun etorriko direla esan digute. Kataluiniatik ere etortzekoak omen dira, baina oraindik kopurua zehaztu gabe dute". Beraz, biharkoan hainbat lekuetako jendea etorriko da museoaren IX. urteurrena ospatzera.

Informazio gehiago EuskoTreneko web gunean aurkituko duzue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide