Bertsozale elkarteak antolatzen duen Gipuzkoako bertsolari txapelketa 2003 final laurdenetan da jada. Eta bi azpeitiar izango dira bertan: Jokin Uranga eta Leire Ostolaza.
Txapelketari buruzko informazio guztia, bertsozale elkartearen webgunean aurkitu daite: www.bertsozale.com .
Lehengo ostiralean Bergaran jokatu zen saioa eta aurreko astean Zestoan jokatu zen saioetan erabaki da Leintz-Urola bailaratik igaro den bostkotea. Honela gelditu da sailkapena, gure bailaran:
- Jokin Uranga: 266
- Ainhoa Agirreazaldegi: 263,5
- Leire Ostolaza: 261
- Xabier Astigarraga: 256
- Mikel Arrillaga: 255,5
Beñat Lizaso bi puntu eskasera gelditu da lehen bostkote hortatik, 253,5 punturekin, hain zuzen ere. Urko Egaña ere 252 punturekin, atarian gelditu da.
Final laurdenak, datorren astetik hasita izango dira, eta zozketak esango du Jokin eta Leiren non arituko diren.
- Oñati 2003-10-25 Santa Ana Antzokia, 17:00
- Ordizia 2003-10-26 Herri Antzokia, 17:00
- Hernani 2003-11-01 Sandiusterri Aretoa, 17:00
- Zumaia 2003-11-02 Aita Mari Aretoa, 17:00
- Andoain 2003-11-09 Bastero Kultur Zentroa, 17:00
(Argazkia: www.eldiariovasco.com webgunetik hartua)