Joan den asteburuan (urriaren 11 eta 12an) Lagun Onakeko mendizaleak
Ordesako bailaran izan ziren. Marbore mendia igo zuten
hegoaldetik.
Ordesako bailaratik (1.320 metrotatik) abiatu ziren eta hiru
orduren buruan Gorizko aterbera (2.160 metro) heldu ziren. Marboreko bideari
heldu (Monte Perdidorako bide bera da, hasieran) eta Cilindro mendiaren
azpikaldetik segiz mendiaren gailurrera (3.248 metro) heldu ziren. Gorizko
aterbetik gailurrera iristeko oinez beste hiru ordu eta erdi behar dira.
(Argazkiak: Lagun Onak M.B)