1- Mikel Azkune EKTko lankide azpeitiarrari eta lagunari eta haren senideei elkartasun osoa adierazten diegu.
2- Espainiako Justiziak, berriz ere Guardia Zibilaren bitartez, justua ez den operazioa egin du euskarazko prentsaren eta euskal kulturaren kontra, aurten, otsailaren 20an Egunkaria
itxi zuenean bezala.
3- Euskarazko prentsan gabiltzanok konpromiso irmoa hartua dugu aspalditik gure hizkuntza prentsa mailan merezi eta behar den lekuan jartzeko, eta alor estrategiko horretan euskarak aurrerapausoak emateko. Beste polizi operazio nazkagarria egin dute gaur, baina guk konpromiso berarekin segitzen dugu.
4- Horrelako operazioen kontrako salaketak egiteaz gain, azpeitiarrei euskararen aldeko lana egiteko eskatzen diegu batez ere. Hau da, euskaraz bizitzeko lan egin dezatela: euskaraz irakurri, euskarazko produktuak erosi, euskaraz hitz egin, euskaraz ikasi, euskaraz pentsatu, euskara sustatu, euskararen aldeko proiektuak sortu, euskaran inbertitu, euskararen alde egin, borrokatu euskaragatik... Hori da bidea.
Animo, eta aurrera euskarazko prentsa eta euskal kultura!