Mikel Azkune: "Oso-oso esperientzia gogorra izan da"

uztarria 2003ko urr. 21a, 18:10

Bazkalondoan hitz egin du Uztarriak Mikel Azkune azpeitiarrarekin, Espainiako Auzitegi Nazionaletik etxera bidean zela. "Oso-oso esperientzia gogorra" izan dela esan digu.

Inkomunikatuta egin dituen bost egunetan Guardia Zibilak hiru aldiz interrogatu duela esan digu Mikel Azkunek; behin, furgonetan; beste bitan, kalabozoan. "Azken bi egunak batik bat" egin zaizkio Mikeli luzeak, eta azkeneko gaua baldosa hotzaren gainean egin du. Atxilotu zutenean ba omen zekien Ardatz enpresagatik eraman zutela, baina ez zekien beste zenbat atxilotu zeuden, ezta zeintzuk ziren ere. "Ez naute jo, baina oso-oso esperientzia gogorra izan da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide