Andoni Aranaga profesionaletara salto egitear dago

Uztarria.eus 2003ko urr. 29a, 12:10

Andoni Aranaga txirrindularia profesionaletara pasatzeko hiru ekiporen erantzunaren zain da. Hiru ekipo hauetatik bi italiarrak dira eta bestea Belgikakoa. Andonik Uztarriari azaldu dionez datorren denboraldian talde hautakoren batean izango den bermerik ez du, baina Belgikako talderako ditu esperantzak.

Aranagak Uztarriari azaldu dionez "teorikoki aste honetan" jakingo du erantzuna, ekipoak orain isten baitira. Baina erabakia azkenengo unea arte atzeratzen ari dira taldeak, "egoteko eta egoteko esaten didate". Belgikako ekipoan ditu esperantzak Aranagak, Italiako txirrindularitza "oso zaila" baideritzo. Aranagak Belgikara joateko gogoak badituela azaldu dio Uztarriari hango txirrindularitza beretzat "nahiko ondo" dagoelako eta "ongi ibiliko" dela iruditzen zaiolako.

Andoni Aranagak Caja Rural taldean egin du aurtengo denboraldia. "Gustora" ibili da talde honetan: "alergiarekin problemak izan ditut, baina polen bolara bukatutakoan ondo jarri eta bost karrera irabazi ditut, baita ere Circuito MontaƱes-ean mendiko maillota irabazi. Gainera taldeak laugarren egin zuen Nafarroako itzulian".

Joseba Albizu

Joseba Albizuk ez daki oraindik datorren denboraldian zein talderekin korrituko duen. Italiako taldeak ez dio ezer argitu oraindik eta Euskaltel taldeak Joseba tropelean hartzeko interesa azaldu zuen. Erabakia Italiako taldeak ematen dion erantzunaren baitan dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide