- Etxebizitzak egin eta egin ari diren bitartean 1.600 etxe hutsen inguruko planteamenturik ez du inork egiten. Promotora eta kontruktoren interesen araberako etxebizitza politika egiten da Azpeitian eta ez herritarren beharren araberakoa. Bitartean, gazteok lan munduan bizi dugun prekaritate egoeraren ondorioz ezinezkoa zaigu modu duin batean etxebizitza bat eskuratzea.
- Babes ofizialeko etxebizitzek ez badute gazteon egoera inondik konpontzen, are gutxiago konpontzen dute udal sustapenekoek. Honen ispilu argia da behin zozketa egin eta hainbat gazte atzera egin beharrean aurkitu direla, eta dirudienez zerrenda ezin beteta dabiltza orain. Zer nahi dute ba?
- Loiola fundazioarekin gertatzen ari dena esanguratsua da. Loiola bidean egin asmo duten geriatrikoaz eta beste zenbait eraikuntzaz arduratuko den fundazio honetako lehendakaria Jose Mari Bastida jauna dugu, eta lehendakari ordea, berriz, Jabier Beobide. Nola da posible Bastida eta Beobide, aurreko legegintzaldia amaitu eta oraindik fundazio honetako agintean egotea? Zergatik mantendu dute beren postua eraikuntzaren inguruko kontuetan eta ez adibidez euskararenean edo kirolarenean?
- Alde Zaharraren berritzea ere hitzetik hortzera dabilen kontua dugu. Alde Zaharrean gero eta jende gutxiago bizi da eta gero eta etxe huts gehiago dago. Etxe hauetako asko konponketa batzuk egin eta baldintza onetan jarri daitezkeen arren ez dago inolaz honetarako asmorik. Udalak bertan egin asmo duen proiektuan 600 milioi gastatzea aurraeikusten du, baina proiektu horretan ez du etxebizitzen inguruko inolako aipamenik egiten. Estetika operazio hutsa egitera doaz, herriko gazteon egoera larritzen ari den bitartean.
- Alokairuan apenas dagoen etxebizitzarik Azpeitian, eta ateratzen direnean dituzten prezioak izugarriak dira. Ez dago alokairu sozialarren inguruko planteamendurik, etxetik irten eta bere bizitza antolatzeko prest dagoen hainbat eta hainbat gazte gurasoen etxean egotera behartuak daude.
- 1.600 etxebizitza huts. Lau etxetik bat hutsik dago!
- Alokairuan etxebizitzarik ez. Daudenak 70.000 pezeta inguruan.
- Udal sustapeneko etxebizitzak 25-30 kilo artean (+BEZ)
- Udalarren utzikeria gazteon arazo honekiko.
- Udalaren harreman ezin hobea konstruktora eta promotorekin.
- Konstruktora eta promotorak eskubide baten kontura aberastuak.
- Banketxeen interesak. Etxebizitza kredituak, espekulazioa.
- Jose Mari Bastida Loiola Fundazioko lehendakari.
- Alde zaharra zahar berritzeko proiektua 600 kilo.
- Etxe hutsen inguruan ezer ez!
- Loiolabidean dagoen luxuzko etxebizitzak eraikitzeko proiektua.