Euskal Herriko 245 herri ordezkatzen dituzten 400 bat hautetsi bildu dira Basauriko Sozial Antzokian, guztiak EAJ eta EAkoak. Eizmendik kargu berria hartu ostean Udalbiltza "berritu eta sendotzeko" konpromisoa hartu du.
Aho batez onartu dute Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea Udalbiltzako lehendakari, gaur Basaurin egin duten hirugarren batzarrean. Horrez gain, EAJ eta EAk kudeatzen duten Udalbiltzaren zuzendaritza batzorde berria ere hautatu dute. Kargu hartzerakoan azken hauteskundeak "baldintza demokratikoetan egin ez" zirela onartu du Eizmendik, eta "aurrera egin behar" dela esan du Udalbiltzako lehendakari berriak.
Udalbiltza sortu ondorengo zatiketaz ere mintzatu da Eizmendi, eta ezker abertzalearekin, lehen bezala, indarkeriaren aurreko jarrerak eta oinarri demokratikoen aldeko apustuak bereizten dituela adierazi du Azpeitiko alkateak. Estatutu berrirako proposamena ere gogoan izan du Eizmendik, eta "euskal herritarren borondatearen aurka Espainiaren jokabidea" salatu du Julian Eizmendik.
Eguneroko lanetik hasita "euskal nazio eraikuntzan sakontzeko konpromisoa" azaldu Udalbiltzako lehendakari berriak.