Festa programak osatzeko bilera azaroaren 18rako atzeratu du Udalak

Uztarria.eus 2003ko aza. 14a, 12:11

Santotomasetako, Sansebastianetako eta ihauterietako bilerako lehen deialdia atzo, azaroaren 13rako zen, baina bertara inor gutxi azaldu zenez bilera atzeratzea erabaki zuten. Santo Tomasetako programa ixtear dago eta programa itxi aurretik herriko taldeen eta herritarren iritzia jakitea gustatuko litzaioketela esan zuten udaleko festa batzordeko kideek.

Bilera horien helburua Santo Tomasetako, San Sebastianetako eta ihauterietako festak antolatzen laguntzea da. Orain arte festa hauek guztiak udalak antolatu izan ditu, herritarrekin bilerarik egin gabe. Legealdi berrian Mikel Ibartzabalek du festa batzordeko ardura eta antolatzen diren festen inguruko "iritzia jakitea" gustatuko litzaiokeela esan du.

Bilera, beraz, azaroaren 18an (asteartea) izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide