Xabier Ormazabal urretxuarrari eman diote Joxe Takolo Beka

Uztarria.eus 2003ko aza. 14a, 14:11

Bekaren diruarekin “Elurretako Leopardoa” izeneko egitasmoa gauzatuko du

Xabier Ormazabal, 22 urteko gazte urretxuarrari eman diote Joxe Takolo Beka. 3.600 euroko laguntza jasoko du "Elurretako Leopardoa" izeneko proiektua gauzatzeko. Proiektu horretan Sobiet Batasuneko bost zazpimilakoen gailurrak zapaltzea du helburu.

Ormazabalek bost mendi horietatik hiru jadanik igo ditu: Komunismo (7.495m), Khan Tengri (7.010m) eta Poveda ( 7.439m). Bekari esker falta zaikion bi gainak zapalduko ditu: Lenin( 7.134m) eta Korgenewskaya ( 7105). Ormazabal harrituta azaldu da beka eman diotelako "euskal herrian sekulako maila dagoelako eta jarduera onak" daudelako.

Proiektu originala

Ormazabalek aurkeztu zuen proiektua nahiko originala da, mendi horietara jende gutxi joaten delako, eguraldia ere normalean txarra izaten baita eta mendiak ere zailak baitira. Ormazabal aurtengo udan ibili da inguru horietan, Poveda mendian hain zuzen ere, eta bertan lauzpabost mendizale bakarrik zebiltzala adierazi du. Ormazabalek aurkeztutako proiektua munduan beste 15 mendizalek bakarrik egin dute. Eta "Elurretako Leopardoa" egitasmoa gauzatzen badu Ormazabal, mendi horiek igoko dituen mendizale gazteenekatakoa izango da.

Albiste hau Berria -ko Tartea gehigarrian irakurri dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide