Egigurenen atxiloketa dela-eta mobilizazio ugari egin dira asteburu honetan Azpeitian. Ostiralean (azaroaren 21ean) 35 autok hartu zuten parte herriko kaleetan egin zen kotxe-karabanan eta larunbatean (azaroaren 22an), berriz, manifestazio jendetsu bat egin zen. Bertan 500 bat herritarrek hartu zuten parte.
Bestalde, gaur, astelehena (azaroaren 24a) 19:30ean asanblada egingo da herriko enparantzan Egigurenen egoeraren berri emateko. Azpeitiko Udalak ere agiri bat kaleratu zuen Egigurenen atxiloketen inguruan.