Hala ere, zailtasun guztien gainetik 2027 azpeitiarrek eman zuen HABEAren aldeko bozka maiatzaren 25ean burutu ziren udal hauteskunde horietan. Egun horretan, bozka eman zuten azpeitiarren %25ak hain zuzen ere. Bozka kopuru horren arabera HABEAri, lau zinegotzi edo hautetsi dagozkio. Azpeitian lehenengo indarra izatea lortu zuen PNV-EA koalizioak ordea, azpeitiarrak bozkatutakoari kasu egin ordez, espainiar estatuak inposaturiko ordezkaritza hartu dute aintzakotzat, bozka eman zuten 4 herritarretatik bat ordezkaritzarik gabe eta erabaki ahalmenik gabe utziaz. Egoera hau kontuan harturik hasi zituen Habeak harremanak hauteskundeetan ordezkaritza jaso zuten alderdi, herriko talde eta eragileekin.
Lehen esanda bezala, PNV-EA koalizioak, egoera kezkaz hartzen badu ere, praktikan 2027 herritar eskubide gabe uzten dituen emaitzak hartu ditu oinarri bezala udaleko lau urteko kudeaketa burutzeko. Lanerako eskaini dituen tresnak ez dituzte herritarren %25ari urratu dizkion eskubideak konpontzen, erabaki ahalmenik gabe jarraitzen baitute.
Herriko talde eta eragileekin izaniko harremanetan ere egoera kezkaz hartu da. Herrik talde, eragile, alderdi, sindikatu eta abarrek eguneroko lanean herria egiten jarraitzeko oztopo moduan ikusi da. Urteetan izandako kudeaketa ereduari, herritarrek herriko arazo eta irtenbideen inguruan izan duten parte-hartzeko aukera urrietan oinarritua, 2027 herritar ordezkaritzarik gabe uztea gehitzeagatik, lanerako zailtasunak areagotzen baititu.
Harreman hauetan jasotako aportazio eta ideiak oinarri, HABEA, egoera honek merezi duen mailako proposamen bat kaleratzeko prozesu batean murgildu zen. Proposamenak bete beharko lituzkeen helburuak bi puntutan laburbildu genitzazke:
- Azpeitian bizi den apartheid egoera salatzea
- Udala kudeatzeko orduan parte hartzeari jarri zaizkion mugak gaindituko dituen proposamen praktiko bat egitea
Horregatik, azaroaren 22an hasita Azpeitian bizi den bazterkeria politikoaren salaketa dinamika berriari hasiera eman diogu, herriaren hitzari zor zaion errespetua aldarrikatze arren. Lehen esan bezala ordea, egoera hau gainditzeko proposamen praktiko bat egiteko konpromisioa hartu genuen. Proposamen praktiko hau azaroaren 29an egingo dugu publiko Azpeitiko enparantzan egingo den prentsaurrekoan.