Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabalduko ditu astelehenean

Uztarria.eus 2003ko aza. 27a, 13:11

Guztira 28 artistek hartu dute

Urolaldeko Artisten XXII. Erakusketak ateak zabaldu ditu Antxieta Etxean. Bertan, inguruko margolari profesional nahiz amateurren 50 lan daude ikusgai. Guztira 28 artistak hartu dute parte. Beren lanak ikusi nahi dituenak Antxieta Etxera hurbildu beharko du, 18:00etatik 20:00etarako tartean. Erakusketa abenduaren 20an amaituko da

Kutxa fundazioa, erakusketa horrekin, aurkeztu diren artisten lanak erakusteko erraztasunak eman nahi ditu, "erosotasuna emanaz horrela ikusleei,artista bakoitzak gogozkoak dituen gaien aztarna bat eta beraren lanak osatzeko erabiltzen dituzten teknikak ikusteko". Erakusketa horrek, hemen inguruan artearekiko dagoen zaletasuna, batez ere margolaritzarakoa, islatzen duela nabarmendu dute Kutxa fundaziokoak. Erakusketan parte hartzeko epea azaroaren 8an amaitu zen. Erakusketaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide