Habeak "Eman Hitza" proposamena aurkeztu du

Habea 2003ko abe. 1a, 19:12

  • 2004. urteko aurrekontuetan herritarrek hitza protagonismoa hartzea heburu duen proposamena da.
  • 2004ko udazkena arte luzatuko da, denbora horretan egindakoaren balorazio batekin.

Habea herri plataformak "Eman Hitza" proposamena aurkeztu du. Proposamen horrek, 2004ko aurrekontuak egiterakoan herritarrak "hitza eta protagonismoa" izatea du helburu. Habeak dioenez orain arte, herritarrek sekula ez dute beren ideia eta aportazioak emateko aukerarik izan, beti hauteskundeetan hautatuko ordezkariek egiten dutelako lan hori. Hona hemen Eman hitza proposamena rtf formatoan

Proposamen horrekin, Habeak, herritarren idea eta burutazioak kontuan hartu nahi ditu. Hori dela eta Habeak, bulego ordutegi bat ipini du haiek Sindikatu Zaharrean duten bulegoan, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara bitartean eta asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara bitartean egongo dira. Helbide elektroniko bat ere zabaldu dute, posta elektronikoz beraiekin harremanetan jartzeko: emanhitza@euskalerria.org. Ohiko postaz Habeakoekin harremanetan jartzeko hona hemen helbidea: Habea

Sindikatu Zaharra 2

Azpeitia 20730 (Gipuzkoa)

Dagoeneko hasi dira aurrekontuen inguruko lehen bilerak zehazten herritarrekin eta herriko eragileekin. Ostegun honetan, abenduak 4, 20:30ean kultura arloko bilera egingo dute Sindikatu zaharreko egoitzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide