Hona hemen Uztarria aldizkariak abenduko alean jorratu dituen gaiak:
- EHNA, babes bila Tramitazio egunean Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bultzatu nahi da herrian.
- Datu historiko gehienak aurretik bilduak nituen Uztarriak abenduaren 6an aurkeztuko du Imanol Eliasek egindako herriko efemerideen liburua. Horretaz aritu da Uztarria Imanolekin.
- Kexu zaratekin Herriko tabernek, trafikoak eta industriak sortzen duen zarata dela eta, udala gai hau aztertzen ari da, neurriak hartzeko asmotan.
- Aranaga ere bai Andoni Aranagak Belgikako Chocolade Jacques txirrindulari.
- Beste preso bat Hasieran Soto del Realeko kartzelan sartu.
- Erakunde eraginkorra herrirako Uztarria Kultur Koordinadorak eta Baite Euskara Elkarteak bat egin dute, Azpeitiak euskalgintzako eta kulturgintzako erakunde indartsua edukitzeko. Helburua: herri proiektuak gauzatzea.
- 154 azpeitiar Behobian eta 24 maratoian Azaroaren 9an izan zen Behobia-Donostia lasterketa eta azpeitiarrek marka onak egin zituzten; azaroaren 23an Donostiako maratoian ere presentzia handia.
- Aurreneko kalendayue 1987yen atera genian Martinez inprenta ezagune da Azpeitiyen, baite bertako ja-bie Antton Martinez ere. Urte berrireko kalendayue prestatzen ari da.
Baite aldizkaria ere banatu da uztarriarekin batera.
Bazkidetza eta harpidetza
Oraindik Uztarria aldizkaria etxean jasotzen ez dutenek badute aukera horretarako webgune honetan bertan. Harpideek aldizkaria hilabetero jasoko dute beren etxean doan. Aldiz bazkideek , urtean 24 eurotako kuota ordainduta, aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Uztarriako proiektuak bultzatzen lagunduko dute eta Uztarriak aurkeztu berri duen Azpeitiko efemerideak liburua 6 euro ordainduko dute, 12 euro ordaindu beharrean. Horrez gain Uztarriako bazkide batzarretan parte har dezakete eta erabakitzeko ahalmena izango dute.