Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak abenduaren 13rako, EHNAren Tramitazio Egunerako, herritarrei gonbitea helarazi nahi die, udaletxera gerturatu eta EHNAren tramitazioa egin dezaten.
Tramitazioa egiteko ordua 08:30etik 14:00ak arte izango da egun horretan. Gainera, ekitaldi bat ere antolatu du 12:00etarako Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak. EHNA ateratzeko hiru argazki, errolda agiria, 18 urtetik beherakoa izanez gero familia liburua eta 15 euro behar dira. Nahi izanez gero, astean zehar ere egin ahal da udaletxean. EHNAren iragarkia Hemen ikusgai.