109 herritarrek atera zuten EHNA abenduaren 13an

Azpeitiko Bai Euskal Herriari 2003ko abe. 15a, 20:12

  • Abenduaren 13an, Tramitazio Eguna ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan; Azpeitian ere ospatu zen egun berezi hau.
  • Guztira 109 lagunek atera zuten EHNA eta jada 683 herritar dira EHNA atera dutenak.

Abenduaren 13an EHNAren Tramitazio Eguna ospatu zen Azpeitian. Udaletxea goizeko 8:30etik 13:00etara egon zen irekita EHNA atera nahi zutenentzat; eta ez 14:00ak arte Bai Euskal Herriariko kideek esan bezala, beraz "barkamenak eskatu beharrean" daudela diote. 12:00etan ekitaldi xume bat egin zen; bertan txalaparta eta Leire Ostolazaren bertsoak entzun ahal izan ziren. Geroago, Azpeitiko Bai Euskal Herriariko kide batek hartu zuen hitza eta EHNA ateratzearen eta erabiltzearen garrantziaz hitz egin zuen. Miren Odriozola Hautetsien Biltzarreko ordezkariak ere honen inguruan hitz batzuk egin zituen. Segidan, hamaiketako bat egon zen eta festa giroan amaitu zen ekitaldia, trikitilarien laguntzaz.

Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldetik jakinarazi nahi da oraindik EHNA atera ez duen herritarrei abenduaren 13an ezezik egunero atera daitekeela, udaletxeko lehen pisura jo behar da horretarako hiru argazkirekin eta 15 euro ordaindu beharko dira. Errolda agiria bertan atera daiteke. Adin txikikoen kasuan famili liburua ere beharrezkoa da. Astegunetan goizeko 8:30etik 14:00etara dago irekita udaletxea jendearentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide