Gaur erabakiko dute Azpeitiko EAJ-PNVko afiliatuek Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria nor izango den. Gaur (abenduak 18), 21:00etan dute hitzordua Batzokian, hautaketa egiteko. Bertan, EAJ-PNVko 95 afiliatu azpeitiarrek Josu Jon Imaz, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Joseba Egibar, Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailearen artean aukeratu beharko dute.
Azpeitian lehen itzulian Egibar hautatu zuten, egungo EBBko bozeramailea. Iturri jeltzaleek ez zioten Uztarriari esan zenbateko aldea izan zuten bi hautagaiek lehen itzulian.
Lehen itzuli horretan Egibarrek irabazi zuen Gipuzkoako herri gehienetan eta gainera alde handia atera zion Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari.