Pako Aristi, ETAri su-eten eske

Uztarria.eus 2003ko abe. 18a, 14:12

  • Su-etenaren Aldeko Ekimenarekin bat datozen kideek ekitaldia egin zuten atzo.
  • Kultura eta euskalgintza munduko 113 lagunek eskatu diote ETAri su-etena. Tartean Pako Aristik.
  • Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izan zen aurkezpena.

Berria-tik jaso dugunez, ekitaldi jendetsua antolatu zuen atzo Su-etenaren Aldeko Ekimenak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. ETAri su-etena eskatu zioten, eta horretarako hamaika argudio daudela adierazi. "Euskaldunak gara, euskaltzaleak gara", esan zuen Txema Auzmendi Herri Irratiko esatariak, atzo bildutako eta atxikimendua guztiek onartutako testua irakurtzerakoan. Hain zuzen, kultur eta euskalgintza munduko hainbat kidek parte hartu zuten atzoko ekimenean; atxikimendua, berriz, 113 lagunek eman dute.

Testu hauxe sinatu dute 113 lagunek:

Euskaldunak gara, eta euskaltzale. Euskal Herri askeago eta bidezkoagoa dugu amets, pertsona librez osatutako Euskal Herria, aniztasunean elkarlana izanik xede.Euskal kulturgintzak eta euskarak bezalaxe, eraso handiak jasan ditu Euskal Herriak estatu espainiarraren eta frantsesaren aldetik. Guk aitzina nahi dugu egin, aurrera egin, eta horrexegatik gaude hemen, su-etenaren alde, ETAren jarduera armatuaren aurrean su-etena bihurtuta aldarrikapen, eraginkorrago erantzun dezagun, eraginkorragoak izan gaitezen.

Sinatzaileekin harremanetan jartzeko, aldiz, honako posta-elektroniko helbidea ipini dute martxan: suetena@euskalerria.org

Informazio gehiago:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide