Azpeitian korrika egiteko afizio handia dago. Afizio hori dela-eta, korrikalari afizionatu talde bat biltzen hasi da uda partetik hona. Hala kontatu diote Uztarriari Mikel Itulainek eta Jose Inazio Azpiazuk, sortzen ari den talde horretako bi kidek. "Jende dezente ibiltzen gara korrikan afizioz, eta hortik talde bat sortu nahi dugu". Gaur egun 40 pertsona inguruko taldea osatu dute Azpeitiko eta Azkoitiko korrikalariekin.
Iraurgi izenarekin.
Iraurgi Atletismo Taldeak bilera horien berri izan zuenean, taldean sartzeko proposamena egin zien korrikalari afizionatuei. Eta oraingoz, neurri batean, onartu egin dute afizionatuek. Ez dute nahi, ordea, inolako obligaziorik. "Guri korrika egitea gustatzen zaigu, baina ez dugu nahi karrera konkretu batzuetan parte hartzera derrigortuta egoteri", diote. Parte hartzen duten lasterketetan Iraurgiren elastikoak erabiliko dituzte: "Merkeago ateratzen zaigu horrela eta Iraurgiren izena ezagutaraziko dugu". Inguruko lasterketetan parte hartzeko ohitura dute lehendik ere, baina lehen, askotan, bakarrik joaten ziren eta orain, afizionatuen taldea sortu ondoren, lasterketetara taldean joago dira.
Gaur egun taldeko korrikalari afizionatuek helburu bakarra dute: taldea bera sortzea eta ahalik eta gehien zabaltzea. Beraz, Iraurgi Atletismo Taldeak afizionatuen talde zabal bat izango du.