Herriko 12 gazte bost eguneko baraualdia egiten hasi dira gaur (abenduak 26), Sindikatu Zaharrean, euskal preso politikoen eskubideen alde. Askatasunak eginiko hausnarketa nazionaleko ondorioetan aipatu bezala, "Euskal Preso Politikoek jatorri eta izaera politikoa" dutela eta "euskal prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea" dutela azpimarratu da. Bien bitartean, hori gertatu ahal izateko "ezinbestekotzat jotzen da Euskal Presoak Euskal Herriratuak izatea".
Era berean, presoen defentsan egingo diren hainbat ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute baraualdikoek eta Azpeitiko Askatasunak:
- Abenduaren 31n 19:00etan manifestazioa (igerileku aurretik abiatuko da).
- Urtarrilaren 1ean 01:00etan brindisa.
- Urtarrilaren 1ean 09:00etan Erlora igoera (plazatik abiatuta).
- Urtarrilaren 3an manifestazio nazionala, Bilbon (autobuserako izen-ematea ohiko lekuetan).