Tabernarien elkarteak eta Udalak akordio bat lortu dute asteburuetan ekitaldiak antolatzeko

Uztarria.com 2004ko urt. 12a, 13:01

  • Urtean 5-6 ekitaldi antolatu nahi dituzte
  • Ekitaldi erdiak udalak finantzatuko ditu eta beste erdiak tabernarien elkarteak

Azpeitiko tabernariak berriro biltzen hasi dira herrian ekitaldiak antolatzeko. Herrian gero eta jende gutxiago dabilela-eta bai tabernariak eta bai udala kezkatuta zeuden; hortik sortu zen akordioa. Akordio honen ondorioz gauzatu den lehen ekitaldia joan den asteburuan antolatu den Su Ta Gar eta Legen Beltza taldeen kontzertuak izan dira. Kontzertu hori zela eta ohi baino jende gehiago ibili zen herrian.

Tabernarien elkarteko kideek Uztarriari esan dioenez "kezkatuta geunden herrian jende gutxiago zebilelako". Udalarekin lehen ere bilerak egin zituzten herrian ekitaldiak antolatzeko, baina haiekin "ezinezkoa omen zen" ezer lortzea. Beti gauza bera esaten homen zuten "ez zegoela dirurik eta hori aurrekontuetan sartzea ezinezkoa" zela.

Orain behintzat akordio bat lortu dute. Urtean 5-6 ekitaldi antolatu nahi dituzte, festetan egoten direnez aparte. Ekitaldi horiek, bien artean finantzatuko dituzte. Alegia, ekitaldi erdiak Udalak eta beste erdiak Tabernarien Elkarteak. Elkarteko kideek diotenez "ez dute zertan larunbat gauetako kontzertuak bakarrik izan". Igande arratsaldetan zerbait egiteko ere proposamenen bat ba omen dute.

Tabernarien elkartean alde zaharreko 13 taberna bildu dira: 10 behekoak (plazatik beherakoak) eta hiru goikoak (plazatik gorakoak). Elkartean 13 taberna egon arren, beste tabernei ere jakinarazten die zerbait antolatu behar dutenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide