Goenako futbol zelaiak aldagelak estreinatu berri ditu. Udalak aste honetan bertan ireki ditu. Anexon ere aldagela berriak ipini dituzte, baina aldagela horiek montatzeko prozesua bestea baino gehiago luzatu da eta datorren aste amaierarako nahi dituzte zabaltzea. Aldagelak, bi futbol zelaietako kirol azpiegiturak hobetzea dute helburua.
Bi aldagelak aurrez fabrikatuak dira. Duela hilabete inguru hasi ziren muntatzen eta joan den astean amaitu zituzten. Anexokoari oraindik gauza batzuk falta zaizkio baina datorren asterako irekita egotea nahi dute Udaleko kiroletako arduradunek. Bi eraikinek talde bakoitzarentzako aldagela bana eta epailearentzako beste aldagela bat dute. Bainadesberdinak dira: Goenako aldagelak beste aparteko gela batean ur beroaren instalazioak ditu eta Anexokoak, berriz, horren ordez, komunak ditu. Izan ere, azken honek Garmendipe Futbol Zelaiko instalazioak aprobetxetzaten ditu eta leku hori gizonezkoentzako, emakumezkoentzako eta helbarrientzako komunak egiteko aprobetxatu dute. Udalak bi futbol zelaien instalazioak hobetzen 90.000 euro gastatu ditu.
Bi aldagelen erabilera herriko futbol taldeei zuzendua dago. Goenakoak eskoletako futbol partidak jokatzen direnean-eta erabiliko dira. Anexokoak, berriz, Ikasberri eta Lagun Onak-ek partidak jokatzen dituztenean eta taldeen entrenamenduetan erabiltzeko egin dira. Izan ere, orain arte, jokalariek Garmendipe Futbol Zelaiko aldagelak edo kiroldegikoak erabili behar izaten zituzten eta jokalarientzako ez zen batere erosoa.
Belar artifizialeko futbol zelaia
Anexo futbol zelaian egin dituzten aldagelak Garmendipe Futbol Zelaiaren aldamenean egingo den kirol gunerako balioko dute. Kirol gune hori udalak urte amaierarako amaitu nahi du eta bertan belar artifizialeko futbol zelaia eta teniseko eta padeleko pistak egitea nahi ditu. Oraindik proiektua egin gabe dago eta ez dago garbi bertan zer eraikiko den, baina urte amaierarako amaituta egotea nahi dute herriko agintariek.