- Udalak bere poza azaldu nahi dio herriari festak oso ondo pasa ditugulako; giro alaia eta parte hartze haundia izan da nagusi.
- Udalak bere esker ona azaldu nahi die festa hauek horrela izateko hainbat lan egin duten herritarreiĀ
- Hala ere, hain pozgarri izan ez diren zenbait ekintzez ere berri eman nahi genieke herritarrei; izan ere, astelehen gauean, gazte batzuk ( bost batek) argi koadro bat saboteatu zuten eta sarrailea aldatu konponketa eragotziz; udaltzainen eta udal zerbitzu orokorretako langileek azkar konpondu zuten egoera baina zera esan nahi genuke, horrelako ekintzei ez diogula zentzurik ez helbururik ikusten eta festak hondatzeko arriskua dakartela.
- Enparantza Nagusian irakurri zen komunikatuak ez zituen gogoan hartu indarkeriak herrian dituen beste biktimak eta mehatxatuak; hauek ere azpeitiarrak dira.
Hausnarketa hauek datorren urteko festak hobeak izaten lagunduko digutelakoanĀ
Azpeitiko Udala