Larunbatean, urtarrilak 24, goizeko 4:00etan 25 lagun atera ginen Azpeititik. Astebururako eguraldi txarra iragarri zuen telebistak eta baita asmatu ere. Pantikosako bainuetxera iritxi ginenean euria ari zuen eta eguna benetan iluna zen. Hori ikusirik, Jakara jaistea erabaki genuen bertan turismo piska bat egitera eta "La Ciudadela" ingurua ezagutu genuen. Eguna aurrera zihoan einean eguraldia gero eta hobea zen eta iganderako bagenuen esperantza pixkat.
Pantikosako "Casa de Piedra" aterpean lo egin ondoren hamabost lagun goizeko 7:00etan Garmo Negro (3.051m) tontorrerantz abiatu ginen, taldeko zenbait eskiatzera ere joan ziren. Sei orduko ibilaldia izan zen eta, oraingoan behintzat, eguraldia portatu zitzaigun. Tontorretik benetan ikuspegi ederra genuen eta igoeran izandako nekeak bere saria izan zuen. Vignemale, Infierno eta Balaitous ere ikusi ahal izan genituen tontorretik.