Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak azkenean lortu du Euskaltel-Euskadirekin kontratua sinatzea; bi denboraldirako sinatu du. Uztarriarekin egon da eta gustura agertu da lortutako emaitzarekin. Gaur eguerdian bilduko da Euskaltel-Euskadikoekin, sinatzeko.
- Prozesu luzea izan al da?
Bai, hala izan da. Baina azkenean nahi nuen emaitza lortu dut: Euskaltel-Euskadirekin sinatzea eta etxera itzultzea. Dena den, niri ez zait hain luzea egin.
- Gustura egongo zara lortutakoarekin...
Bai, oso, azkenean lortu dudalako nahi nuena.
- Noiz hasiko zara Euskaltelekin?
Asteburu honetan dut lehen lasterketa, Palma Mallorcan. Hara joango naiz korritzera eta han debutatuko dut taldearekin. Guztira 4-5 egunez egongo naiz han.
- Zenbat denboraldirako sinatu behar duzu?
Gaur eguerdiko hamabietan egon behar dut Bilbon taldearekin kontratua sinatzeko. Bi denboraldirako sinatuko dut. Gaur han jasoko ditut taldeko arropak eta bizikleta berrirako neurriak hartuko dizkidate.
- Urtean zehar zein lasterketetan ikusiko zaitugu?
Oraindik ez dakit ezer. Hori gaur esango didate, kontratua sinatzeko biltzen garenean.
Informazio gehiago Berrian , bertan ere elkarrizketa bat egin diote.