Lapatx zabortegian egiten ari diren egokitzapen lanetako laugarren atala Altuna y Uria enpresak egingo du; lehiaketa publikoan irabazi du obra. Lan hauek amaitzen direnean 1999an zaborren inguruan Europako Batasunak ateratako legedia beteko du zabortegiak.
Zabortegian egin diren lan guztiak 2.462.201 euro kostatu dira. Aurrekontu hori lau zatitan banatu zen, lanak lau zatitan egiteko. Orain egitera doazena azkeneko atala da. Laugarren atal honetan egingo diren lanak honakoak dira:
- Hondakinak edukitzeko tokiaren egokitzapena eta iragazkaizpena.
- Argi sistema berria, zabortegia argiztatzeko.
- Bideo-zaintza.
- Zabortegi barruko bideen zolaketa.