Azpeitiko Argazki Elkarteko zuzendaritzak jakitera eman ditu nortzuk izan diren Santo Tomas 2003 XIII. argazki lehiaketako sarien irabazleak. Sarituak honakoak izan dira:
Haritz Garmendia Iturria azpeitiarrak jaso du 16 urtez beherako gaztetxoetan koloretako modalitatean bilduma onenaren saria, eta bigarrengo saria **Irantzu Larrañaga Epelde** azpeitiarrak.
Helduetan, bi modalitateetan irabazle berberak izan dira:
Zuri-beltzean, aurrenengo bilduma onenaren saria Juan Carlos del Pozo herritarrak irabazi du. Bigarren saria Josu Altzelai legazpiarrak eraman du eta hirugarrena **Joxe Ramon Larrañaga** azpeitiarrak. Koloretakoan ere sailkapen bera izan da. Sariak, garaikurrak eta Argizaiolarako gonbidapenak izan dira.
Sariok gaur, hilak 9, banatu dira Antxieta etxean, 19:00etan. Aldi berean, lehiaketan epaimahai izan diren Juan Joxe Agirrek, Mikel Zengoitiak eta Joxe Luis Lopetegik aukeratutako argazki onenekin erakusketa zabaldu da Antxietan eta otsailaren 9tik 27ra bitartean ikusi ahal izango da.
2002ko lehiaketa
Aurten saritutako argazkilari batzuek iaz ere jaso zuten saria. Josu Altzelaik zuri-beltzeko lehen saria jaso zuen, eta Joxe Ramon Larrañagak koloretako bilduma onenaren bigarren saria. Ikusi hemen. 2002an saritutako lanak ikusteko aukera ere bada webgune horretan. Uztarria herri aldizkariaren 46. zenbakian, 2002 urtean saritutako argazkiak argitaratu baitziren. Ikusi hemen