Aranburu, Realean 2007a arte

Uztarria.com 2004ko ots. 12a, 13:02

  • Futbolari azpeitiarrak 2005 arteko kontratua zeukan lehen
  • Realak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera dauka

Mikel Aranburu futbolari azpeitiarrak kontratua luzatu du Realarekin, eta bertan egongo da 2007ko ekaina arte. Atzo gauean jakinarazi zuen hori Donostiako klubak. Gainera, Realak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera edukiko du.

Aranburuk 2005 arteko kontratua zeukan, baina azkeneko hilabeteetan hizketan jardun ostean, bi parteak akordiora iritsi dira. Azpeitiarrak 24 urte ditu (25 egingo ditu otsailaren 18an), eta 1997ko ekainaren 22an jokatu zuen lehen aldiz Realeko aurreneko taldearekin; Anoeta estadioan izan zen, LogroƱesen kontra, azkeneko minutuak jokatuz (2-1 irabazi zuen Realak).

Dena dela, lehen taldean oraingoa seigarren denboraldia du, 1998-1999tik baitago modu finkoan. Guztira, Espainiako Ligako Lehen Mailako 145 partidatan jokatu du, eta horietan zortzi gol sartu ditu.

Berri honi buruzko informazio gehiago nahi buduzu klikatu hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide