Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak aurreko astean, alebin eta infantil mailan Gipuzkoako selekzioa osatzeko egin zuen deialdian 10 azpeitiar hartu dituzte. Igande honetan izango da partida eta Nafarroako selekzioaren aurka jokatuko dute. Deitu dituztenen artean daude: alebin mailan, nesketan, Ana Larrañaga, Garazi Arregi eta Leire Martin eta mutiletan, Iban Guridi, Julen Uranga, Javier Amenabar eta Imanol Zubizarreta. Infantil mailan aldiz, nesketan, Eider Bereziartua deitu dute eta mutiletan Paul Aznal eta Mikel Azkue.
Lehen mailakoen garaipena
Jostaldi Kirolak lehen mailako taldeak iragan den astean Consmetal Iruñeko taldearen aurkako partida irabazi zuen. Garaipen honekin, Azpeitiko taldea EBArako igoera postuetan kokatu da bostgarren postuan, bigarrengoan dagoen Ventanas Leonengandik garaipen batetara. Azken partidan izandako saskirapenak honakoak izan dira: Artetxe (20 puntu), Josu Arozena (14p.), Hita (6p.), Pako (2p.), Garcia (4p.), Jon Arozena (17p.), Iraundegi (11p.), Gari (7p.) eta Astigarraga (4p.)