Gerra berriemaileen mintegian hartuko du parte Joseba Iriondok

Iban Arantzabal 2004ko mar. 5a, 09:03

Datorren apirilean Gerra Berriemaileen Mintegia egingo da Esteponan, eta hizlarien artean hantxe izango da Joseba Iriondo kazetari azpeitiarra ere.

Esteponan, Malagan, guztira 11 berriemailek emango dute beren lekukotasunaren berri.

Joseba Iriondok 34 urte dauzka, kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, baina dagoeneko eskarmentu handia du kazetari moduan. Hiru urtez ETBko berriemailea izan zen Madrilen. Eta 1999a ezkero berak aurkezten ditu, Maribel Aizarnarekin batera, eguerdiko albistegiak, ETB1ean. Hauteskunde kanpaina honetan, gainera, bera ari da alderdi politikoetako ordezkariak elkarrizketatzen euskarazko katean.

Gerra berriemaile

Gerra berriemaile moduan, Joseba izan da 2001eko irailaren 11 aitzakiatzat hartuta egin diren bi gerretan: Afganistanen eta Iraken.

Informazio gehiago, Sustatu.com webglogean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide