2004ko San Sebastian eta Inauterien balorazioa

Udal Festa Batzordea 2004ko mar. 8a, 19:03

  • Azpeitiarrentzat hain garrantzitsuak diren bi festa hauek oso balorapen ona jaso dute aurtengoan.
  • Herritarren parte hartzea handia izan zen bi festetan.

San Sebastian Jaietan parte hartze handia izan zen kaleetan herritar eta kanpotarren aldetik. Era berean, danbor talde guztien lan egiteko gogoa eta zaletasun bikaina goraipatzekoa da aurten ere. Gogoz jo zuten helduen danborradan bi talde berriek ,eta ez zen gutxiago entzun txikien danborradan Musika Eskolako talde berriak atera zuen danbor soinua. Txokoloren pieza berriari buruz, berriz, taldeek ongi jotzeko egin zuten lan sakona azpimarratzekoa da.

Inauteri festak segidan iritsi ziren eta berriro ere garrantzitsua eta ezinbestekoa izan zen herritarren partaidetza eta kaleetan izan genuen festa giro alaia. Festa Batzordeak, herritar eta lanean parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizue.

Besterik gabe Udal Festa Batzordea animo handiarekin eta buru belarri 2004ko San Inazioak antolatzen hasiko dela esanaz agurtzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide