Azpeitiko Sari Nagusian, Sicard garaile

Urola-Kostako Hitza 2004ko mar. 8a, 20:03

  • 118 txirrindularik hartu zuten parte igandeko proban, eta 64 iritsi ziren.

Igandean, Lagun Onak Txirrindulari elkarteak antolatuta Azpeitiko XXIV. Sari Nagusia kadeteen txirrindulari proba izan zen. Eguraldi paregabea izan zuten txirrindulariek eta 118 txirrindularik hartu zuten parte. Garailea, Tarnos taldeko Romain Sicard txirrindulari izan zen. Bigarrena, berriz, Julen Gonzalez Garmendia Txirrindulari Elkartekoa izan zen eta hirugarren sailkatua, Bastien Traile Tarnos taldekoa. Euskal Herriaren iparraldeko Tarnos taldeak, hegoaldean antolatzen diren txirrindulari probetan parte hartzeko ohitura du eta Azpeitiko probara ere etorri egin zen.

Sicardek beste txirrindulariekin batera egin zituen ibilbideko lehen kilometroak, baina Arroa pareko aldapara iritsi zirenean pelotoia atzean uzten joan zen, eta lasterketa amaitu arte bera bakarrik joan zen atzetik zioazen txirrindulariei, 36 segunduko aldea aterata. Karrera aparta egin zuen Sicardek eta antolatzaileek esan dutenez "oso indartsu etorri zen Azpeitiko lasterketa honetara". Iparraldeko txirrindulariak 0:57:32ko denboran egitea lortu zuen Azpeitia probako ibilbidea.

Sicarden atzetik,16 txirrindulariko pelotoia abiatu zen hura harrapatu nahian, baina ez zuten lortu, guztiak batera iritsi ziren helmugara honen atzetik.

lparragirre herriko lehena

Azpeitiko kaadeteen mailako sari nagusian Azpeitia eta Azkoitiko 13 txirrindularik hartu zuten parte. Guztietan lehen sailkatua Unai Iparragirre izan zen. Iparragirre laugarren postuan helmugaratu zen. Hura ere, saiatu zen Sicard harrapatzen, 16 txirrindulariko pelotoian joan baitzen. Honek ere, berarekin batera ibilbidea egin zutenek bezalaxe, 0:58:04ko denbora egin zuen.

Taldeen sailkapenari dagokionez, Azpeitian gelditu zen lehen postua; Tximela Kubota taldea izan baitzen lehen sailkatua.

Igandean ospatutako lasterketako ibilbidea oso laburra den arren, Oikiara buelta bait da, 118 parte hartzaileetatik 64 txirrindularik bakarrik bukatu zuten lasterketa.

Hona hemen probako sailkapena

Sicard, Romain 0:57:32 Gonzalez Etxezarretan, Julen 0:58:04 Traille, Bastien 0:58:04 Iparragirre Azpiazu, Unai 0:58:04 Iradi Mitxelena, Ander 0:58:04 Olaizola Alledo, Marcos 0:58:04 Lazkano Iriondo, Ion 0:58:04 Olea Larrauri, Hasier 0:58:04 Urain Epelde, Beñat 0:58:04 Iartza Zubiria, Jokin 0:58:04 Lizarralde Aranbarri, Gotzon 0:58:04 Cid Cortes, Jorge 0:58:04 Intziarte Muñoz, Oier 0:58:04 Anduaga Izurrategi, Antxon 0:58:04 Bravo Oiarbide, Garaikoitz 0:58:04 Etxeberria Azpiazu, Jon 0:58:04 Garete Badiola, Mikel 0:58:04 Sayar Rubio, Jon 0:58:22 Orue Mendizabal, Ander 0:58:59 Zubizarreta Zubiaurre, Iñaki 0:58:42 Muguruza Lazpiur, Joseba 0:58:42 Bilbao Etxebarria, Eñaut 0:58:42 Esteban Arbelaiz, Lur 0:58:42 Pagola Alvarez, Haritz 0:58:42 Del Barrio Sanz, Josega 0:58:42 Juaristi Zabala, Txomin 0:58:42 Usabiaga Balerdi, Pedro 0:58:42 Gomez Martinez, Xabier 0:58:42 Arrizabalaga Oiarzabal, Andoni 0:58:42 Izeta Andia, Ion 0:48:52 Bagues Kalparsoro, Aritz 0:58:52

Taldekako sailkapena

Tximela Kubota 02:54:12 Garmendia Tejas 02:54:50 Oriako T.E. 02:54:54 Luma 02:55:28 Ciclos Iturriaga 02:58:04 Andoaingo T.E. 02:58:04 Kaiku 02:58:04 J.M.A. 02:58:54 Betapack 02:59:16 Allerru S C.R.D. 03:00:21

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide