"Morenito"

Jose Luis Otamendi 2004ko mar. 10a, 18:03

  • Berria egunkarian Jose Luis Otamendi azpeitiarraren iritzi hauxe irakurri dugu.
  • " Ez diote deitu puto negro, mono, makako edo gisakorik, egia da. Morenito baino ez. Okerrago izan zitekeela pentsa lezake askok. Nik ez".

"Hala izendatu dute Valladolid futbol taldeak fitxatu berri duen ostikolaria, morenito. Martxoko lehen asteko Radio Euskadiko arratsaldeko, bazkalosteko kirol programa batean entzun dut. Ez nuke asmatuko eguna zehazten, baina esan duenak jakingo du, eta entzun duen batek baino gehiagok ere izango ahal du gogoan. Hala izendatu dute Valladolid futbol taldeak fitxatu berri duen ostikolaria, morenito. Martxoko lehen asteko Radio Euskadiko arratsaldeko, bazkalosteko kirol programa batean entzun dut. Ez nuke asmatuko eguna zehazten, baina esan duenak jakingo du, eta entzun duen batek baino gehiagok ere izango ahal du gogoan.

Morenitoa dela adierazi ondoren argitu du kazetariak futbolari ekarri berriak hogeita hamar urte beteak edo betetzeko dituela eta metro eta laurogeita hamar zentimetrotik gorako estatura duela. Egundoko pieza eta ez ume koskorra hain justu. Hala ere, morenito esan diote. Ez diote deitu puto negro, mono, makako edo gisakorik, egia da. Morenito baino ez. Okerrago izan zitekeela pentsa lezake askok. Nik ez."

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide