Madrilgo atentatua dela-eta sindikatuek komunikatua plazaratu dute

ELA,LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU ETA ELB 2004ko mar. 11a, 19:03

  • Madrilgo herriari eta batik bat langile-klaseari elkartasuna adierazi die
  • Bihar eguerdiko 12:00etan ordu laurdeneko lan uzteak egiteko deialdia egin dute

"ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta ELB sindikatuek gaur goizean Madrilen herritarren aurka egindako sarraskia erabat arbuiatzen dute. Justifikaziorik ez duen atentatu odoltsua ikusirik, sindikatuok hildakoen senide eta adiskideei beren dolumina helarazi nahi diete, zaurituta daudenei lehenbailehen osatzeko nahia eta Madrilgo herriarekiko zinezko elkartasuna adierazi, batik bat langile-klaseari.

Atentatu honekiko arbuioa eta biktimekiko elkartasuna agertzeko, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta ELBk Euskal Herriko langileei dei egiten diete bihar, eguerdiko hamabietan lantokien aurrean ordu laurdeneko lanuzte eta bilkurak egin ditzaten".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide