Leire Ostolaza nagusitu zen Azkoitiko II. Erniarraitz Sariketako kanporaketan

Urola-Kostako Hitza 2004ko mar. 15a, 16:03

  • Uranga eta Zubia ere Erniarraitzen finalean izango dira
  • Finala Azpeitian izango da martxoaren 26an

Erabakita dago zeintzuek jokatuko duten hilaren 26an Erniarraitzen II. Sariketako finala Nahikari Gabilondok, Leire Ostolazak, Jokin Urangak, Iñigo Manzisidor Mantxi-k, Beñat Lizasok eta Felix Zubiak. Soreasu antzokian izango da gazteen lehiaketako final hori, 22:00etatik aurrera.

Hain zuzen ere, ostiral gauean erabaki zen azkenekoa, Azkoitian kanporaketako bigarren eta azken saioa jokatu baitzen. Martxoaren 5ean jokatu zen aurrenekoa, Zestoan.

Uranga, Ostolaza, Haritz Etxeberria Ministro eta Urko Egaña azpeitiarrak, Gorka Iribar zumaiarra, Felix Zubia zarauztarra, Arkaitz Zelaia bidaniarra eta Iñigo Izagirre itziartarra bertsolariak aritu ziren, kultxur etxean, Miren Segurola aurkezle lanetan zutela. Ehun lagun bildu ziren. Ostolaza eta Uranga ziren faborito, eta biek bukatu zuten lehendabiziko bi postuetan. Ostolaza aurreko urtean ere fin aritu zen. Ministrok eta Arkaitzek saioari umore puntu ederra jarri zioten.

Sailkapena

Bigarren kanporaketako sailkapena honela geratu zen:

  1. Leire Ostolaza (207 puntu) 2. Jokin Uranga (206) 3. Felix Zubia (199) 4. Iñigo Izagirre (191) 5. Haritz Etxeberria (181) 6. Gorka Iribar (169) 7. Urko Egaña (166,5) 8. Arkaitz Zelaia (142)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide