Giro ona Loiolako festetan

Urola-Kostako Hitza 2004ko mar. 22a, 17:03

  • Afaria eginez eman zitzaien amaiera
  • Mendi biathloian 24 parte-hartzaile izan ziren; Mikel Larrañaga irabazle

Giro ona eta laguntzeko eguraldi paregabea izan ziren Loiolako San Jose festetan. Mendi biathloiko III. San Jose Sari Nagusiarekin hasi ziren festak ostiralean. 24 parte-hartzaile izan ziren; denek bukatu zuten proba eta Mikel Larrañaga azkoitiarrak irabazi zuen, 40:20ko denborarekin.

Biathloiak "oso ibilbide polita" duela aipatu zuten kirolariek. Denek jaso zuten elastikoa, eta bukaeran txotxaren bueltan elkartu ziren Loiolatxo elkartean hamaiketakoa egiteko.

Ondoren, asto karreren txanda heldu zen. Loiolara jende ugari hurbildu zen lasterketa ikustera; autoentzako aparkalekuak gainezka ziren. Zazpi asto irten ziren; egin beharreko lana: pertsona bat gainean, makilkadak jasoz, ibilbidea lau aldiz egitea. Nahikoa lan izan zuten asto gainekoek, astoak bideratzen.

Arratsaldean, herri kirolak izan ziren; harrijasotzen Elosukorta eta Goenatxo izan ziren, eta egurra mozten Flores eta Biurri.

Atzo loiolatarrek, afari herrikoia eginez agurtu zituzten aurtengo festak, Loiolatxo Elkartean.

Mendi biathloiko sailkapena

  1. Mikel Larrañaga (00:40:20)
  1. Josu Arregi (00:42:40)
  2. Andoni Sudupe (00:43:10)
  3. Unai Lasagabaster (00:48:40)
  4. Mikel Artetxe (00:49:00)
  5. Aitor Arregi (00:49:12)
  6. Joseba Ortega (00:49:35)
  7. Jose Luis Arocena (00:50:10)
  8. Alberto Beloki (00:50:10)
  9. Jon Azkune (00:50:25)
  10. Aitor Agirrezabal (00:51:10)
  11. Josu Irulegi (00:51:10)
  12. Unai Agirrezabal (00:51:10)
  13. Jose Luis Saenz (00:52:10)
  14. Aitzol Arregi (00:52:20)
  15. M. Muguruza (00:52:55)
  16. Xabier Mujika (00:55:18)
  17. Oskar Osinalde (00:55:40)
  18. Juan Kruz Agirre (00:57:38)
  19. Aitzol Kortajarena (01:03:40)
  20. Narciso Gorostola (01:04:33)
  21. Joseba Bastida (01:09.15)
  22. Amaia Lasarte (01:09:15)
  23. Iñaki Fernandez (01:09:15)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide