Peñagarikanok ezin irabazi Xalari

Uztarria.eus 2004ko mar. 22a, 18:03

  • Irabazten joan zen arren bigarren zatian behera egin zuen erabat
  • Eskuetako minez amaitu zuen

Kepa Peñagarikanok 22 eta 11 galdu zuen bakarkako txapalketan Yves Salaberri Xalaren aurka. Beraz, txapelketatik kanpo geratu da.

Partida ongi bideratu zuen hasieran. Xalak huts dezente egin zituen eta Peñagarikanok sakez lau tanto egin zizkion. Baina laster atzeman zitzaion aurretik zekarzkien eskuko arazoek ez ziotela behar bezala jokatzen utziko. Eskubiko eskua mindu zitzaion berriro eta Xalak 17 eta 1eko partziala egin zion.

Azkenean bi eskuak minduta zituela bukatu zuen partida: "bi eskuak izurratu zaizkit eta partidaren erdia bakarrik eutsi ahal izan dut. Pentsatzen dut gutxienez bi aste egon beharko dudala geldik".

Informazio gehiago Gara egunkarian

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide