Azpeitiko Areto Futbol taldeak, Jostaldi Kirolakek, ostiral arratsaldera aurreratu du aste honetako partida. Dudarik gabe, norgehiagoka hau oso garrantzitsua izango da azpeitiarrentzat. Izan ere, jaitsiera postuetatik aldentzeko lehian, arerio zuzena dute Urretxuko U.Z. Coop. taldea.
Jostaldi 12. tokian da sailkapenean 23 punturekin. Urretxuarrak, berriz, 14. doaz azpeitiarrengandik puntu bakar batera (Gipuzkoako Lehenengo Maila 16 taldek osatzen dute).
Ramiro Sanzen mutilek ez dute partidarik irabazi etxean joan den azaroaz geroztik, beraz, ostiralekoak are eta balio handiagoa izango du Jostaldikoentzat. Talde azpeitiarrak, gainera, joan den asteko bidetik jarraitu nahi du, Donostian, 1 eta 3 irabazi zuen eta.