Telefonoz iruzurra egiten ari dira

Uztarria.eus 2004ko mar. 26a, 19:03

  • Etxera deitzen dute pakete bat jasotzeko dagoela eta telefono zenbaki batetara deitzeko esanez.
  • Deiaren kostua oso altua da, 10.24 euro minutuko.

Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegotik iruzur baten berri eman digute. Telefono bidez ari dira iruzurretan: "Etxera deitzen dizute pakete bat jasotzeko duzula esateko eta nork bidali duen jakiteko 807414060 telefono zenbakira deitzeko eskatzen dute". Dei hau oso garestia da; astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara deituz gero, 10.24 euro kostatzen da minutuko eta asteburuetan, aldiz, 4.35 euro.

Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak horrelako deiei kasurik ez egiteko eta kontratua duzun operadoreari deitu eta gehigarrizko telefono zenbakien deskonexioa eskatzeko gomendatzen du. Informazio gehiago behar izanez gero telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 943 15 71 93 edo 943 85 73 05.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide