Gidari onenak Euskadi Irratian

Txetxu Urbieta 2004ko mar. 26a, 22:03

Euskadi Irratiak datorren Apirilaren 2an, Sindikatu Zaharretik zuzeneko saioa egingo du automobilismoa gaitzat hartuta.

Saioa 19:30etik 20:30era izango da. Parte hartuko duten gidariak Iñaki Alberdi, Txus Jaio, Gorka Apalantza, Joxe Labaka, Ramon Apalantza eta Jon Izagirre izango dira.

Aurrez seietatik aurrera, Plaza-Txikian, lau auto bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Iñaki Alberdiren Maxi-Megane berria; Joxe Labakaren Ford Escort-a; Ramon Apalantzaren Mitsu-a; eta Gorka Apalantzaren Speed-Car-a.

Hurbiltzen diren guztiei Iñaki Alberdiren argazki-postala emango zaie.

Azpeitiar guztiok gonbidatuta zaudete.

Mila esker

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide