Lagun Onak hirugarren mailako futbol taldeak, garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lemona aurkari indartsuaren zelaian. Garaipen honekin mailari eusteko aurrerapausu handia egin dute.
Lehen zati borrokatuaren ondoren - hutsean amaitu zen -, bigarren zati bikaina egin zuten azpeitiarrek. Hasi bezain laster, epaileak penaltia adierazi zuen eta Davitxi kapitaina arduratu zen markagailuan 0-1ekoa jartzeaz. 46. minutua zen eta handik lau minutura, Gurutz aurrelariak 0-2koa sartu zuen eta partida erabakita utzi, hiru puntuak Azpeitira ekartzeko.
Bi taldeen hamikakoa hau izan zen:
Lemona: Jorge, Azpiazu, Oscar, Basabe, Gorka, Otero, Zabala (Joseba, 65. minutua), IƱigo (Pastrian, 70. minutua), Raul Calle, Ruben Ruiz eta Pitxi (Barrios, 79. minutua).
Lagun Onak: Unai, Lacalle, Tena, Aimar (Sarriegi, 75. minutua), Odriozola, Saizar (Aaron, 82. minutua), Aranburu, Davitxi, Gurutz, Regillaga (Andoni, 89. minutua) eta Abel.