Ostegunetik aurrera Eusko Tren-en Gipuzkoako autobusen tarifak igoko dira

Uztarria.eus 2004ko mar. 30a, 19:03

  • Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren Aginduaren arabera egin dira
  • Gutxiengoa 0,95 eurokoa izango da egunez; gauez 1,20 euro

Datorren ostegunean, apirilaren 1ean, Eusko Tren Sozietate Publikoak Gipuzkoan dituen autobusen tarifak aldatuko ditu. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren 2004ko martxoaren 26ko Aginduaren arabera egin dira tarifak. Ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako sailaren Garraio eta Planifikazio zuzendaritza nagusiak onartu egin ditu.

Ostegunetik aurrera honako prezioak izango dituzte Azpeititik igarotzen diren autobusek:

  • Zumarraga-Zumaia: 0,95 eta 2,45 euro bitartean. Gazte bonoaren prezioa, urtekoa 25 urtetik beherakoentzat), 163 eta 361 euro bitartean, ibilbidearen arabera.
  • Azkoitia-Tolosa: 0,95 eta 2,10 euro bitartean. Gazte bonoak aldiz, 163 eta 332 euro artean.
  • Azkoitia-Zarautz: 0,95 eta 1,80 artean.
  • Ermua-Azpeitia: 0,95 eta 1,70 artean.
  • Eibar-Azpeitita (gaueko zerbitzua): 1,20 eta 2,70 euro bitartean. Gaueko autobus zerbitzuak %10 garestiagoak izango dira.

2004ko tarifa berrien ezaugarriak honakoak dira:

  • Tarifa orokorra: tarifa guneak bere horretan mantenduko dira, nahiz eta prezioak igo.
  • Autobusetan haurren kotxeak dohainik onartzen dira.

Tarifa murriztuko txartelaren ezaugarri nagusiak hauek dira (65 urtetik gorakoak eta %65tik gorako minusbaliotasuna dutenak):

  • Prezioa: 0, 40 euro, sekzio guztietarako.
  • EuskoTren-eko linea guztietarako baliagarria, mikrobus bidez betetzen den Udalbus zerbitzurako izan ezik.
  • Txartel hau pertsonala da, eta erosi dezakeen bakarra, EuskoTren-eko tarifa murritzeko titularra edo METRO BILBAO S.A.-ren Plus karnetaren jabea da.

Beherapena familia ugarikoak direnei

Irizpideak aldatu egin dira eta hiru mailetatik bitara pasatu:

1- Orokorra: 1. mailaren parekoa, %20ko beherapena.

2- Berezia: bertan bigarren maila eta ohorezkoa sartzen dira eta beherapena %50 izango da.

Erosi ahal izateko, Familia ugariaren Karneta behar da edota horren kopia konpultsatua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide