Alcala Meco espetxean egoera larrian bizi dira euskal preso politikoak. Madrilen, M-11n, gertatu ziren bonba leherketen "ordaina" jasotzen ari dira. Bertan preso dauden euskal herritar emakumeek komunikatu bat idatzi dute egoera salatzeko eta horien artean Maider Egiguren azpeitiarra dago. Sustatuko web orrian irakurri ahal izan dugun moduan.
Hona hemen Alcala Mecon dauden emakume euskal preso politikoek idaztitako komunikatua hitzez hitz:
"- Goizean goizetik hasi zen giroa berotzen eta momentuan jakin genuen arazoak izango genituela.
- Goizeko 11.00ak aldera hasi ziren arruntak elkartzen, gu mehatxatzen, iraintzen etab.
Martxoaren 11ko gertakarien ondorioz Alcala-Emakumeak Espetxean emandako bizipenak
- Modulu guztietako burnizko barrotedun ateak zabalik mantendu zituen kartzelak, honela modulu guztietako jendea (6 modulu daude guztira espetxean) euskal preso politikoak gauden 2 modulutara etor zitezkeen gurekin sartzera.
- Enkartelada antzeko bat egin zuten gu gauden bi modulutan. Irainak, mehatxuak bertan parte hartu zuten kartzelako edukadora eta argazkilaritzako monitoreak. Jendeak eskoba makilak zituen eta kartzelako langileriaren babes guztia zutela ikusirik, enkartelada oso gogorra burutu zuten gugandik 5 metrotara (gu jartzen garen mahaitik 5 metrotara).
- Bazkal orduan arazoak gehitu ziren. Ez ziguten janaria zerbitzatu nahi, janaria bota ziguten guzti hau 5-6 kartzelero, zerbitzuburua eta segurtasuneko zuzendariordearen aurrean gertatu zen.
- Arratsaldean modulu bateko kide guztiak kiroldegira joan ziren bi kide eta Grapokide bat jipoitu zituzten ( 50 bat pertsonen artean edo). Polarrak, riñonerak, walkmana lapurtu zizkiguten. Garbitokira bidalitako arropa lapurtu digute, poltsek lurrean pasa zuten egun osoa eta. Guzti hau kartzeleroen begien aurrean gertatu zen. Ondoren, arrunt batzuk kontatu zigutenez, kartzelero batzuk lasai ibiltzeko esan omen zieten, edozer gertatuta ere ez zietela kartzela zigorrik jarriko eta.
- Isolamenduko modulura eraman gintuzten kartzelan geunden 16 euskal preso politikoak eta bi grapokideak. Teorian gu babesteko erabili zuten neurri hau. (Kontutan hartu behar da beste espetxeetan goizean goizetik txapatu zituztela kideak eta gu jipoitu gintuzten arte ez gintuztela isolamendura eraman.
- Bertan, medikuaren jarrera guztiz salagarria iruditu zitzaigun. Jipoi osteko kolpe, zauri, zein burusoildurei kasu eskasa egin zien.
- Astelehen goizalderarte egon ginen isolamendu moduluan, 75.2 artikuluarekin.
- Asteburuan bisiten orduak aldatuko zizkigutela esan ziguten (ostiral arratsaldean). Normalean bisiten zerrendak jartzen dituzte modulutan. Izena, abizenak eta bisita ordua ageri dira bertan normalean. Asteburu hartako orrietan, Izena, abizenak ( grupo ETA), senideen izen guztiak eta beraien DNI zenbakiak ere jarri zituzten. Hau modulutan jarri zuten eta arruntak etorri ziren isolamenduko atera mehatxatzera. Gure senideen datu guztiak zituztela eta hilko zituztela esanez.
- Astelehenean goiz erdi partean gure modulutara eraman gintuzten. Eguerdi partean izan genuen lehen mobida arrunt batzuekin. Kartzelero askoz gain zerbitzuburua ere bertan zegoenez, ez ginen joka hasi, gutxi falta izan zitzaigun arren.
- Giroak bero-bero jarraitzen zuen. Kartzelak horrela nahi zuelako, noski. Modulu bateko psikologoak guk arrunta guztiak banan-banan jipoituko genituela esan zien, eta honek psikosia sortu zuen modulutan.
- Berriz ere borroka egon zen ostiralean (martxoak 19) eta modulu bateko kide guztiak isolamendura bueltatu zituzten.
- Bi kideri 10. artikulua ezarri eta Avilara eramango dituzte. Beste bi kide ere beste kartzela batetara eramango dituztela jakin dugu. Ez dakigu, ordea, nola eta nora. Lau kide hauei 20 minutu besterik ez zieten utzi beren gauzak jaso ahal izateko, eta oraindik isolamenduan jarraitzen dute.
- Arazo gehien zeudeneko moduluko kideak aldatu dituzte: 4 beste espetxe batera eta beste 5ak beste modulu batera. Lasaiagoa den moduluan 9 preso politiko daude une honetan. 5 preso bakarrik ekarri gaituzte arazoak dauden modulura.
- Modulu aldaketa gaueko 20.30etatik aurrera egin ziguten eta gaueko 23.00ak arte luzatu zen gutxi gora behera. Dozenaka kartzelero, zerbitzuburuak oso jarrera bortitzaz guztiek ere animaliak bagina bezala tratatu gintuzten. ( Gaueko 21.30etatik aurrera, zenbaketaren ostean, modulu aldaketa egitea legala ez delakoan gaude gainera).
- Bi aste luze pasa dira M11-tik eta oraindik ere giroa ez da guztiz lasaitu. Mehatxatzen gaituen jendearen ondoan jarri gaituzte, jipoitu gaituztenek ez dute parte bat bera ere jaso eta kartzeleroen babes osoa izan dute gainera.
- Miaketa egin eta puntua egiteko orratzak, artaziak etab. Kendu zizkiguten. Hau ere gure segurtasunerako omen zen. Ez dizkigute gure gauzak bueltatu. Eta arruntei ez diete ezer kendu, gure alde egin zuen bati soilik.
Guzti honekin irakurketa argi bat egin dugu:
1) Kartzelak hasieratik bultzatu zuen gu jipoituak, mehatxatuak eta irainduak izatea.
2) Aitzakia honekin eskubide murrizketa eta trasladoak burutu dituzte.
3) Konponbide bat jarri ordez, kide aldaketa egin dute modulutan arazo gehienak egon diren modulura 5 kide ekarriz (beti orekatuta egon garen arren, orain 9-5 gaude).
4) Kartzelak ardura zuzena du gertatu zaigun eta gerta dakigukeen edozer gauzetan. Bai segurtasun zuzendariordea, baita kartzelako zuzendaria ere, erantzule zuzen egiten ditugu.
5) Ikastaroak utzi behar izan ditugu, bertara joateak suposatzen duen arriskuagatik eta dagoen giroagatik.
6) Ibarretxek, Aralarrek M11an gertatutakoaz egin bezalako adierazpenek bultzatzen eta justifikatzen dituzte gure aurkako eraso guztiak. (Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jasotako jipoi, mehatxu eta irain guztiengatik)".
Garazi Biteri Aizeti Fernandez Ainhoa Lasares Ikerne Garaikoetxea Aitziber Perez Ainara Frade Haizea Perez Saioa Azpilikueta Saioa Alzua Simone Begiristain Arritxu Andres Ainara Calvo Maider Egiguren