Uztarria 800 bazkidera iritsi da

Uztarria.eus 2004ko api. 2a, 20:04

Uztarria Kultur Koordinadorak 800 bazkide ditu dagoeneko; gaur egin da, hain zuzen, 800.a. Urtea hasi zenean Uztarriak aurten kopuru hori lortzea zuen helburu, baina hirugarren hilabeterako lortu du. Orain aurten mila bazkide izatea du helburua. "Oso gustura gaude 800 bazkideko kopuruarekin, horrek erakusten baitu euskara, komunikazioa eta kulturako proiektu honek egundoko babesa duela Azpeitian", dio Uztarriak.

Bazkide izateko 24 euro ordaindu behar dira urtean, eta horregatik honakoak jasotzen dira:

  • Hilero, Uztarria herri aldizkaria.
  • Imanol Elias eta Patxi Altuna bigrafiak.
  • Azpeitiko efemerideak erdi prezioan (nahi baduzu).
  • Mendi gida erdi prezioan; laster aterako du Uztarriak (nahi baduzu).
  • Literatuzta literatura gehigarria.
  • Urola-Kostako Hitza egunkaria.

Harpidedun egin zaitezke, Uztarria diruz lagundu nahi ez baduzu. Kasu honetan jasoko dituzu:

  • Uztarria herri aldizkaria.
  • Urola-Kostako Hitza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide