Iagoba Uranga azpeitiar arrantzaleak, brontzezko domina irabazi zuen igandeko Gipuzkoako Salmonedo txapelketan. Jexux Zelaiak ere postu ona lortu zuen, seigarren sailkapenean. Bai Uranga eta bai Zelaia Euskadiko txapelketara igaroko dira lortutako postuengatik.
Azpeitiarren parte hartzea nahiko handia izan zen. 30 arrantzalek eman zuten izena eta tartean sei azpeitiar izan ziren: Uranga eta Zelaiaz gain, Urrestilla, Zendoia, Mujika eta Odria. Egun osoan zehar jardun zuten arrantzan, goizeko zazpiretatik arratsaldeko zortzirak arte, baina nahiko egun gogorra izan zen eta arrain gutxi harrapatu zituzten.
Taldekakoan ere azpeitiarrek maila ona erakutsi zuten. Zumaiako Anade taldekoak dira Uranga, Zelaia eta Urrestilla eta lehengo postua lortu zuen taldeak.